EAEko migratzaileak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren gizarte-eredua

Kontaktua

EAEko migratzaileak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren gizarte-eredua

Gizarte politiketako Sailburuordetzak, Familia Politikako eta aniztasuneko Zuzendaritzaren bidez, 2018-2020 aldirako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana egin eta onartu zuen 2018ko maiatzean.

Migrazio-fenomenoak oso konplexuak eta gero eta konplexuagoak direnez, eta horiek aniztasunaren kudeaketan duten eragina kontuan hartuta, beharrezkoa da EAEko migratzaileak modu integralean kudeatzeko gizarte-eredu bat diseinatzea, migrazio-fenomenoari bere alderdi guztietan heltzeko metodoak eta estrategiak sendotzeko tresna gisa balio dezan, inplikatutako alderdi guztiak estrategikoki antolatzeko eta lerrokatzeko mekanismoak eta kontrol-, jarraipen- eta ebaluazio-parametroak ziurtatuz.

EAEko migratzaileak kudeatzeko gizarte-ereduaren eraikuntzan, Gizarte politiketako Sailburuordetza eta Familia Politikako eta aniztasuneko Zuzendaritza hainbat ildotan ari dira lanean, eta, horien artean, nabarmentzekoa da Begirune Fundazioa lankidetzan ari dela, laguntza, aholkularitza eta kontraste kritikoa emanez 2020an abian jartzeko lanetan, eta Zuzendaritzako teknikariek osatutako lantaldean parte hartuz. Familia Politika eta Hauek dira:

  • Immigrazioaren arloko euskal lege-esparrua aztertzea. Kontua da egungo estatutu-esparruak atzerritarren harreraren, integrazioaren eta lan-baimenen arloko eskumenei dagokienez dituen ahalmenak aztertzea, eta euskal estatutu berrirako testu-zirriborro bat egitea gai horiei dagokienez.
  • Harrerarako Euskal Eredu bat egitea. Euskal erakundeek etorkin atzerritarren etorrerari ematen dioten erantzuna aztertu nahi da, erantzun hori migratzaileen harrerarako euskal eredu bakar batean sistematizatu eta homogeneizatzeko.
  • Atzerriko etorkinen lan-nitxoen azterketa (Employment data mining). Helburua da euskal lan-merkatuan atzerritar jatorriko pertsonen egungo egoera aztertzea eta haien merkatu-nitxoak behatzea. Baina, horrez gain, atzerriko jatorriko pertsonek lan-merkatuan mugikortasun horizontala eta bertikala izateko bideak aztertzea eta enplegu-hobi edo -hobi berriei lotutako potentzialtasunak hautematea.
  • Euskal hedabideak migrazioen informazio-tratamenduko jardunbide egokien dekalogo bati atxikitzea. Kazetaritza-sektorearekin adostutako dekalogo bat egin nahi da, EAEko migrazio-fenomenoekin lotutako informazioak behar bezala tratatzen direla bermatzeko, eta euskal komunikabide guztiak migrazioen informazio-tratamendurako konpromiso etiko gisa atxikitzeko.