
Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua eta Soziologian doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Lan Saileko irakasle titularra. Ikuspegi - Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria izan da 2011tik 2020ra. Partehartuz ikerketa-talde kontsolidatuko kidea. 2021etik 2025era bitartean, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea izan da. 2025ean sartu zen Begirune Fundazioaren ikerketa-taldean.
Bere irakaskuntza gizarte-politikei eta bazterkeriari lotutako irakasgaietan oinarritu da, eta, batez ere, nazioarteko migrazioei lotutakoetan. Master ofizialetan ere irakasten du, gizartearen parte-hartzearekin, zahartzearekin, lan-harremanekin, globalizazioarekin edo nazioarteko lankidetzarekin lotuta, bai Euskal Herriko Unibertsitatean, bai estatutan eta nazioartean.
Bere ikerketa-arloak irakaskuntzarekin bat datoz neurri handi batean, eta artikulu zientifikoak eta dibulgazio-argitalpenak argitaratu ditu nazioarteko migrazioen arloan. Lehen aipatutako gaiei lotutako nazioarteko eta estatuko biltzarretan parte hartzen du maiz, baita nazioarteko ikerketa-sareetan ere.
Halaber, 60 ikerketa-proiektu eta -kontratutan baino gehiagotan parte hartu du, horietako askotan ikertzaile nagusi gisa eta administrazio publikoekin eta gizarte-erakundeekin harreman estuan.
Harremana: gorka.moreno@ehu.eus