
Itsaso Palacio Rodríguez Gizarte Hezkuntzan graduatua da UPV/EHUn, eta Parte Hartzea eta Garapen Komunitarioaarloan espezializatua Parte Hartuz UPV/EHU masterraren bidez, baita Berdintasun Agente gisa ere UPV/EHUren berezko masterrean.
“Etengabeko bilaketa batek mugitzen nau, gure kontraesan, jakintza eta galderen artean hausnarketak eta ikaskuntzak elikatu, aberastu eta dantzan jartzeko aukera emango duten ibilbide formatiboen bila, hausnarketa kritiko eta kokatu batetik abiatuta”.
Hamahiru urte baino gehiagoko ibilbidea du Gizarte Hezitzaile gisa, eta bere lana prozesu formatibo eta komunitarioen laguntzan oinarritzen da, ikuspegi feministatik abiatuta, bereziki hezkidetza proiektuetan eta indarkeria matxisten prebentzioan, ahalduntze feministarako ibilbideetan metodologia parte-hartzaileak eta herri hezkuntza erabiliz.
Bere konpromiso profesionala giza eskubideen defentsan eta sare sozialaren indartzean egindako ibilbide sendoarekin uztartzen da, azpimarratzekoa izanik 2022 eta 2024 artean Kolonbian egindako lana Brigadas internacionales de paz, lurreko brigadista gisa giza eskubideen defendatzaileak akonpanatuz, Getxoko Emakumeen Etxeko dinamizatzaile gisa izandako esperientzia eta ia hamar urtez Tartekari Sarean indarkeria matxisten bizirauleei laguntzen egindako lana.
Mugimendu feminista, memoria historikoa, arrazakeriaren aurkako eta auzo-mugimenduetan izandako ibilbide zabalak definitzen du, baita pertsona migratzaileekin alfabetatze prozesuetan egindako lana ere.
Gaur egun, bere bokazioa, profesionaltasuna eta konpromiso pertsonala Begirunera eramaten ditu, ONDOAN proiektua hurbiltasunetik eta konpromiso eraldatzailetik indartzeko metodologia parte hartzaileak erabiliz.