Kontaktua

Basauriko Kulturarteko Bizikidetza Plana 2022-2025

Basauriko Udalak 2016-2020ko Bizikidetza eta Aniztasun Planari jarraipena eman nahi dio Begirune Fundazioari enkargatutako plan berri honekin, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin lankidetzan.

Basauriko 2022-2025 Kulturarteko Bizikidetza Planak herritar guztien gizarteratzearen eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko ekintzak antolatu eta koordinatu nahi ditu.

Horretarako, bizikidetza hobetzea, diskriminazioa murriztea, gizarte-kohesioa areagotzea eta udalerriko hainbat kolektiboren integrazio-prozesuak erraztea bilatuko du.