Kontaktua

Euskal Autonomia Erkidegoko herritar etorkinen integrazio eta partaidetza sozialerako foroa eguneratzea

Euskal Herriko herritar etorkinen integrazio eta partaidetza sozialerako Foroa 2002. urtean sortu zen eta abuztuaren 20ko 200/2002 Dekretuak arautzen du. Erakunde horrek migrazioaren esparruan lan egiten duten aministrazioen eta erakundeen funtzionamendurako eta elkarrizketarako oinarriak ezartzen ditu.

Hogei urteko funtzionamenduaren ondoren, foroaren eredua birpentsatu da, eta horren ondorioz, foroa arautzeko dekretu berri bat sortu da. Noiz ezarriko zain, foroa aldaketa tekniko eta metodologiko batzuk onartzen hasi da, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko. Era berean, dekretu arautzaile berria onartzeak beste doikuntza batzuk ekarriko ditu.