Kontaktua

Irungo 2023-27 Kulturartekotasun, Immigrazi eta Bizikidetza Plana

Begirune Fundazioa laguntza teknikoa ematen ari da Kulturartekotasunaren, Immigrazioaren eta Bizikidetzaren arloko Plana egiteko. Bizikidetzako eta kulturartekotasuneko beste udal-plan batzuen ildoari jarraitu nahi dio, hala nola Basauriko Udalaren Kulturarteko 2022-2025 II. Bizikidetza Plana edo Debako Udalaren 2022-2025 Kultura arteko Bizikidetza Plana.


Plana gauzatzeko helburu hauek ditu: udal-jardunaren eremuan atzerriko immigrazioaren, gizarteratzearen eta bizikidetzaren prozesuei buruz hausnartzea; bizikidetza hobetzeko eta jatorri desberdineko biztanleen integrazio-prozesuak errazteko udal-jardunbideei estaldura emango dien kontzeptu-esparru bat prestatzea; azken urteotan Irungo udalerrian immigrazioaren eta bizikidetzaren esparruan zer ekintza garatu diren ezagutzea, udalaren ekimenez; Irungo udalerriko gizarte-sarearekin egiaztatzea immigrazioaren eta bizikidetzaren arloko etorkizuneko jardun-ildoak eta jarduerak; eta bizikidetza hobetzeko, diskriminazioa murrizteko, gizarte-kohesioa handitzeko eta ezarritako kontzeptu-esparruan Irungo Udaleko hainbat kolektibo integratzeko prozesuak errazteko udal-proposamen, programa eta -jarduerak kokatzea eta artikulatzea.


Plana garatzeko, udalerriko teknikari eta politikariekin elkarlanean egingo da, bai eta udalerriko gizarte- eta elkarte-sarearekin ere, Irungo gizarte-errealitatearen ikuspuntu guztiak ikusteko.