2022-2025 Debako Kulturarteko Elkarbizitza Plana
Debako Udalak udalerriko aniztasuna kudeatzen jarraitzen du Begirune Fundazioari eta Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiari enkargatutako Plan berri honekin.
Debako 2022-2025 Bizikidetza, Aniztasun eta Kulturartekotasun Planak herritar guztien gizarteratzearen eta kultura arteko bizikidetzaren arloko ekintzak antolatu eta koordinatu nahi ditu. Horrela, elkarbizitza hobetzea, diskriminazioa murriztea, gizarte-kohesioa handitzea eta udalerriko hainbat kolektiboren integrazio-prozesuak erraztea bilatuko da.