Kontaktua

Berbetan 4. Aniztasuna gaur egungo gizarteetan eta aniztasun soziokulturala kudeatzeko eredu soziopolitikoak. Andrea Ruiz Balzola

Aurkezpen honen helburua aniztasunaren kudeaketa soziopolitikorako ereduak ekartzea eta planteatzea da. Andrea Ruiz Balzola antropologo eta dibertsitate eta migrazio aholkulariak gai horri buruz hitz egin digu laugarren Berbetan honetan.

Horretarako, lehenik eta behin, gaur egungo mundu globalizatuan aniztasun hori zertan datzan ikusi behar da. Izan ere, denok esaten dugu gizarte desberdinak garela, eta hori begi-bistakoa izan daiteke, edo, besterik gabe, kalean dagoena aitortzea.

Kulturartekotasunaz eta politika publiko baten kulturarteko logikaz hitz egiten denean, edozein administraziotatik garatzen dela ere, oso argi izan behar da kultura-aniztasunaren kultura sustatu nahi duzula, eta ez kultura-aniztasuna. Dena den, kultura-aniztasunaren kultura sustatzea eta kultura hori nola sortu sustatzea, are gehiago erakunde-mailan eta politika publikoetatik, hori da aurrean dugun erronka nagusia. Nola kudeatu aniztasunaren gai hori guztia aitortzen eta bere gain hartzen duen kultura publiko eta zibikoa.


Deskargatu

berbetan-4-ruiz-balzola.pdf — (280,84 KB) — 05/10/2021