Kontaktua

Berbetan 6. Euskal herritarren aniztasunarekiko eta gizarte-diskriminazioarekiko jarrerak. Iraide Fernández

Berbetan honek Ikuspegik, Immigrazioaren Euskal Behatokia, egindako bi azterlani egiten die erreferentzia. Azterlan horien bidez, euskal herritarrek aniztasunarekiko eta gizarte-diskriminazioarekiko dituzten pertzepzioak eta jarrerak identifikatu nahi dira, kuantitatiboki eta kualitatiboki, bai eta horren inguruan dauden gizarte-joerak ere.

Ikerketa horien abiapuntua galdera-sortak eta indikadoreak dira, hautemandako eta/edo oharkabeko diskriminazioari eta adierazitako diskriminazioari buruzko informazioa eta emaitzak lortzeko aukera ematen dutenak, bai eta diskriminazio hori eragin dezaketen arrazoiak eta ezaugarriak ere.

Berbetan bilduma, adierazteko asko duten pertsonen elkarrizketa, hitzaldi, mintegi eta hausnarketetan oinarrituta sortzen da. Begirune Fundaziotik taldeak ahoz jasotzen duen informazio hori demokratizatu nahi izan dugu, PDF hauetan eraldatuz, ideia hauek askoz pertsona gehiagorengana iristeko balio izan dezaten.


Deskargatu

berbetan-6-iraide-fernandez.pdf — (1,18 MB) — 23/11/2021